Itaka eta Got Ham musika taldeen errautsetatik jaio zen Voltaia. Unai Eizagirrek (baxua eta ahotsa), Jon Duranek (bateria) eta Ion Brakamontek (gitarra) sortu zuten. Bi disko grabatu ondoren, Pablo Sanchezek hartu zuen Duranen tokia. Hasieratik 70eko hamarkadako rock doinuen eta stoner rock-aren eragina erakutsi dute taldearen kantuek.