Egiek eta zure begiek
Esan ziguten alde egiteko
Irriak eta larunbat gauak hemen uzteko
Gauez ihesi eta egunez ikusi
Ez dela gauza bera izango
Gauez ihesi eta egunez ikusi
Aurretik duguna egiteko
Ongi etorriak beti zuenera
Ilunpetan agurtuak
Ongietorriak beti zuenera
Negarretan agurtuak
Berriek ta gaueko sirenek
Oihukatu basora jotzeko
Muxuak eta gaueko izarrak hemen uzteko
Gauez ihesi eta egunez ikusi
Ez dela gauza bera izango
Gauez ihesi eta egunez ikusi
Aurretik duguna egiteko
Ongi etorriak beti zuenera
Ilunpetan agurtuak
Ongietorriak beti zuenera
Negarretan agurtuak
Ta bizitako guztiak
Ta abestutako olerkiak
Berpizteko berandu al da?
Ta sortutako bideak
Margotutako paretak
Argitzeko berandu al da?
Berandu al da?