2021.02.23
Üther

Üther

Ohartu, onartu

Gure miseriak azaleratzen gure benetako gu-a agertzen da.
Arazoei aurre egitean barruko izu denak kanporatzen ditugu.
Mina sentitzerakoan mina sentitu, ez dezagun hau ezkutatu.
Ziurrena ez da inoiz ziurra, norberak ziurtatu arte.

Beldurra dugula esan behar dugu gu geu garena izateko
Errealitate zuri honen parte baikara

Gaitzak, izurriteak, maite ditugun pertsonen aldegiteak, zauriak...bizi beharreko gauzak dira, nahi eta nahiez.

Gure gorputzen jabe garela ohartu. Onartu.
Horrela ez bada, akabo.