2021.02.23
Üther

Üther

Lokarturik dago paisaia

Lokarturik dago paisaia, lokarturik dago gizartea.
Eta inori axola ez zaiola ematen du gehienetan.
Kontzientzia falta, elkartasunik ez, itxuraren esklabu denak.
Telebistak esandakoa sinesten duzue eta ez duzue ezer zalantzan jartzen. Moderno diruzaleen sakelak puztutzen, zaborra entzuten, kultura ez dena kultura bezala saltzen, kultura zapuzten, amorrua areagotzen.
Batzuk jakintza guztien jabe direla uste dute, ezer ez dakitelarik.

Gizartea pikutara aspaldi joan zen, baina oraingoan nazkaren muga guztiak zeharkatu dituzte batzuk.