2021.02.23
Üther

Üther

Iragana

Iraganak pisurik izango ez zuelakoan nengoen. 
Iraganak minik egiten ez zutelakoan nengoen. 
Denborak dena arintzen zuelakoan. 
Hitzak, hitz soil zirelakoan nengoen. 
Hitzek minik egiten ez zutelakoan nengoen. 
Hitzak haizeak eramaten zituelakoan. 
Zein ederra den bakea, barne gerrarik ez dagoenean. 
Zein ederra den ironia, errealitatea goxatu beharra denean. 
Zein ederra den egia, gezurra gailentzen denean. 
Zein ederra den irribarra, miseria nagusi den munduan. 

Iraganak pisurik ez zuelakoan nengoen, iragana oraina dela ohartu naizen arte