2021.02.23
Üther

Üther

Begiak itxita

Ikusiko bazenitu munduan egunero hiltzen diren ume guztiak 
Ikusiko bazenitu kalean norabide barik dabiltzan anai-arrebak 
Denboraren poderioz larrutzen diren neska-mutilak 
Espaloietako hilotzak 

Imagina ahalko bazenitu iluntasun osoan bizi direnak 
Amarik ez dutenak 
Saiatuko bazina sufrimenduzko bizitza bat pairatzen duten horiek ulertzen 
Zer uste duzu gertatuko litzakeela? 

Etengabeko gerra 
Begiak itxita ditugu, ezertaz ohartzen ez garela 
Eta konturatzerako 
3 metro lur gure gainean 

Iluntasunean itsu