2019 - Egilea editore
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1996 - Gor
PARTAIDEAK
1994 - Gor
PARTAIDEAK
1992 - Gor
PARTAIDEAK
Xabi Camarero (ahotsa eta gitarra), Asier Arozena (gitarra eta ahotsak), Bittor G. Argüelles (baxua eta ahotsak) eta Josu Ariztegi (bateria eta ahotsak) 1988an hasi ziren entseatzen, beste batzuen bertsioak eginez hasieran, kantu propioak sortzen geroago. Pasaiako Lezo ikastolan ezagutu zuten elkar, eta heavy doinuekiko zaletasunak lotzen zituen. Hortaz, horren aztarnarik antzematen da Urtzen lehen konposizioetan, denborak aurrera joan ahala rock eta pop osagaiak bereganatuko badituzte ere.
90eko hamarkadaren hasieran euskal rockak ezagutu zuen irekitze estilistikoaren adibideetako bat izan zen Urtz. 1991n kaleratu zuen lehen maketa, Zelatan izenekoa, eta 1.800 ale saltzea lortu zuen. Gor diskoetxea berehala ohartu zen taldearen potentzialaz, eta diskoa kaleratzeko eskaintza egin zion 1992ko udaberrian. Haatik, bere burua behar bezala prestatuta ikusten ez zuelako hilabete batzuk itxarotea erabaki zuen laukoteak. Udazkenean kaleratu zen Ekaitzaren garrasia (1992), Urtzen lehen diskoa, eta taldeak berak espero ez zuen oihartzuna izan zuen. “Negua datorrenean” kantua indartsu sartu zen irratietan, taldearen ezaugarri nagusiak erakutsiz: melodia itsaskorren ardatza, erritmo biziak eta gogortasuna gitarretan. Heavy kantuak (“Zelatan“, “Maiatzak 10“, “Azken eguna“), maitasun baladak (“Gau ilun“) eta jai giroak (“Itzalak ez nau hartuko“) biltzen ditu estreinako lan hark.
Hautsa astinduz (Gor, 1994) bigarren diskoak aurrekoaren arrakasta berretsi zuen, eta gainditu egin zuen lehenengoaren salmenta kopurua. Taldearen kanturik ezagunenetako batzuk daude lan horretan: “Kaixo“, “Hautsa astinduz“, “Bizitzarekin dantzan“… Marino Goñi arduratu zen ekoizpenaz.
Hurrengo lana, Hain urrun (Gor, 1996), taldearen diskorik serioena izan zen, eta agian horregatik, “jendeak ez zuen ondo ulertu. Pertsona bakoitzak baditu bere bizitzan etapa ezberdinak, eta berdin geratzen da diskoetan eta egiten diren lan guztietan ere, eta azken finean islatzen da” (1). Lan horretan bereziki garrantzitsua izan zen Iñaki Lazkano kazetariak hitzetan egindako ekarpena, eztitasunezko poesiatik gertu.
Hirugarren diskoaren harrera apalak eragindako beheraldia gainditu ostean, taldeak ilusioa eta indarra berreskuratu zituen Lur gazian ametsak eginez (Gor, 1998) laugarren diskoarekin. Javi eta Juanan San Martin soinu teknikariekin lan egin zuen Espartzako Sonido XXI estudioan, eta aldaketak onura ekarri zion. Lehen diskoen arrakasta berdindu ez bazuen ere, esanahi berezia du disko horrek taldekideentzat. Taldearen diskorik irekiena da estilistikoki, eta besteetan ez zeuden ilusioa eta baikortasuna ageri dira hitzetan.
Hiru urte igaro ziren Aingeru (Oihuka, 2001) kaleratu arte. Tarte horretan taldekide aldaketak gertatu ziren, Javi Estella (gitarra eta koruak) eta Ritxi Barrenetxea (baxua) sartu baitziren taldean. Soinuaren aldetik, taldearen diskorik garbiena da, eta doinuen aldetik pop kutsu handienekoa. Melodiak jarraitzen du kantuen ardatza izaten, baina erritmoak motelagoak eta leunagoak dira oro har.
Bosgarren diskoari zaleek egindako harrerarekin pozik egon arren, bi urte geroago taldea desegitea erabaki zuten. Azken kontzertua Bilborock aretoan eman zuten 2003ko urrian, Juanan San Martin soinu teknikari eta teklatu jotzaileak lagunduta, ibilbide osoaren errepaso zabala eginez. Azken eguna CD-DVDak (EDG Music, 2003) jasotzen du gau hartan gertatutakoa, taldekideei egindako elkarrizketekin osatua.
2013ko urriaren 17an, taldeak azken kontzertua eman zuenetik 10 urtera, berriz elkartzeko erabakia plazaratu zuen Urtz-ek bideo baten bidez. Bertan jakinarazi zuenez, disko berria grabatu du, Astiro (Baga-Biga, 2013) eta abenduaren 7an eskainiko du itzulerako lehen kontzertua, Durangoko Plateruena kafe antzokian.
Testua: Jon Eskisabel
2019
ABESTIAK:
No te vayas todavía
Ulertu nuen
Agur esan baino lehen
Bi gurpilen gainean
Eguzkitan bero
Aurpegi hori
Argia
Zabaldu ateak
Jan, jan, jan
Kaleak gureak izango dira
2013
ABESTIAK:
Marinero
Txuri-beltzean
Lorentzo
Gauak badu xarma
Astiro
Izarrak itzaltzen direnean
Baliteke
Doan
Hutsari begira
Gaur pozik nago
2003
ABESTIAK:
Iragana hil baino lehen
Azken eguna
Zergatik zaude isilik?
Xoxoak beleari ipurbeltz
Hautsa astinduz
Hemen naukazu
Gau ilun
Joana
Aitzakia
Ganorabakoa
Oh, lur!
Negua datorrenean (ai amatxo)
Ez gaitu inork geldituko
Kaixo
Bazen garaia
Bizitzarekin dantzan
2001
ABESTIAK:
Boulevardeko erlojua (La noche no quiere venir)
ABESTIAK:
Irri bat
Hemen naukazu
Nahi nuke
Aitzakia
Maite dut
Beti
Goizaldetik gaualdera
Aurkitu zaitzaket
Xoxoak beleari ipurbeltz
X
Bazen garaia
1996
ABESTIAK:
Ilargipeko aitorpenak
Ez diren gauzak
Besoetan hartu
Esaidazu
Hiri gris honetatik
Ihes
Ez haiz ezer
Bart, amets egin nuen
Mon amour
Hain urrun
Zu nigan eta ni zugan
1994
ABESTIAK:
Hautsa astinduz
Oh lur!
Ezin burua makurtu
Bizitzarekin dantzan
Itzalak hartuko al nau?
Olibas (15-VIII)
Iragana hil baino lehen
Judasen azpijokoa
Oraindik ez
1992
ABESTIAK:
Azken eguna
Eutsi
Itzalak ez nau hartuko
Sugeen dantza
Bai ala ez
Maiatzak 10
Zelatan
Gau ilun