Formatua: LP
Iraupena: 36' 24"
Argi kodea: IZ-122 D
PARTAIDEAK
LAGUNTZAILEA
GENEROA
Folka
Bruma altxatzean
1979 - IZ
Formatua: LP
Iraupena: 36' 24"
Argi kodea: IZ-122 D
PARTAIDEAK
LAGUNTZAILEA
GENEROA
Folka
“Talde hau ez da orain denbora bateko Urria talde bera. Beste pertsona batzuekiko harremanetatik sortu da; elkar barne topatzeko eta gure kasualitatezko hitzetan eta gure elkar kutsatzean sorturiko musika bat egiteko gogo bizitik”, zioten Bruma altxatzean (IZ, 1979) taldearen bigarren diskoaren sarreran. Berez, testu horrek ederki kokatzen gaitu euskal folkak emandako talderik iraultzaileenaren ikuspegian. Iraultzailea, musika egiteko zein ulertzeko eragatik, eta iraultzailea, haien ikuspegi politikoagatik zein hainbat herri mugimendurekin zuten harremanagatik. Aurretik, Argi tirrintan… (Gravure Universelle, 1978) argitaratu zuen taldeak.
Taldekideek harremanak zituzten Iparraldeko zein Frantziako hainbat antzerki talderekin, eta emankorra gertatzen zen haien arteko hartu-emana, baita hainbatetan elkarlana ere. Hartu-eman horiek jarraituak izan dira, gainera, Beñat Axiariren kasuan (Tafurs, Theatre des Chimeres, Theatre du Rivage, Koldo Ameztoi, Biarritz Balleta…).
Pascal Gaignek, Beñat Axiarik eta Christine Martineauk osatu zuten taldearen muina 80ko hamarkadaren bigarren erdialdera arte, taldea desagertu zen arte. Sekula ez zuten erabateko arrakastarik izan, baina beren nortasun berritzailearen lekukotasuna utzi zuten hamaika emanaldi eta elkarlanetan.
Pascal Gaignek ibilbide mamitsua egin du ondoren, bai hainbat musikariren gitarrista gisa, bai Amaia Zubiriarekin osatutako bikotean, bai konposizioaren alorrean, hainbat filmetarako musika sortuta.
Testua: Andoni Tolosa