PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
1985 - IZ
PARTAIDEAK
1984 - IZ
PARTAIDEAK
1977 - Zafiro
PARTAIDEAK
Los Corsarios taldean hasi zuen Jose Antonio Larrañaga Urko-k (Donostia, 1948) kantari ibilbidea. Nazioarteko kantarien bertsioak egiten zituen talde hark, baina 19 urte zituela euskal kantagintzarekin topo egin zuen Urkok. Donostiako Bellas Artes antzokian Lourdes Iriondo ikusi zuen kantatzen. “Iriondo ikusita esan nuen: ‘Zergatik ez dut nik euskaraz kantatzen?’. Ideiarik ez neukan, gurasoek euskaraz ez zekiten, eta aiton-amonek ez zekiten erdaraz. Euskalduntzen hasi nintzen” (1). Bere auzoan, Amara Zaharrean, abestu zuen jendaurrean euskaraz lehen aldiz, Oskarbi, Lupe eta Etxamendi eta Larralde bikotearekin batera.
1974an eman zuen zuzeneko bere lehen kontzertua Donostiako Trinitate plazan, eta bi urtera argitaratu zuen bere lehendabiziko diskoa: Sakonki maite zaitut Euskal-Herria (Zafiro, 1977). Lehen diskoarekin argi utzi zuen Urkok zabaldu nahi zuen bidea, kantu politikoak abestuko zituen: «Politikarien ordez geunden gu garai hartan. Gure ideia zabaltzeko eta jendea mugitzeko helburuarekin geunden agertokietan» (2). Francoren diktaduraren garaia zen. Besteak beste, “Guk euskaraz” edota “Usurbilgo eliza” kantuak biltzen zituen lehen disko hark, eta ikaragarrizko arrakasta izan zuten, euskal kantutegiko abesti ezagun bilakatzeraino.
Bigarren diskoarekin ere, Hemen gaude (Zafiro, 1977) urtebete lehenago hasi zuen bideari jarraitu zion, hau da, kantu politikoak egin zituen, “Agur Euskal Herriari” edo “Utzi pakean“, adibidez, nahiz eta beste tonu bateko kanturen bat ere sartu zuen disko hartan, “Maite, maite, maitea” balada erromantikoa, esate baterako. Joseba Zulaika, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti eta beste batzuen testuak musikatu zituen. Disko hura Donostiako Antzoki Zaharrean grabatu zen, eta euskaraz zuzenean grabatutako lehen diskoa izan zen. Horrela zioen azaleko leloak: «Kontzertu honetan tinkatzen ari gara gure nortasuna. Euskaldunen nortasuna. Horrengatik, zuek parte hartzea eskatuko nizueke eta horrela gure indar guztiekin esatea hemen gaude!!».
Urtebetera Gure lagunei (Zafiro, 1978) eman zuen argitara Urkok. Jon Paredes Txiki eta Anjel Otaegi zituen lagunak kantari donostiarrak, eta, esan beharrik ez dago, aurreko biak bezala, helburu politikoak zituen hirugarren diskoak ere. 70 musikarik osaturiko orkestra eta abesbatza bat lagun zituela gauzatu zuen Telesforo Monzonek Txiki eta Otaegiri idatzitako “Irabazi dugu” kantua biltzen zuen diskoa. Kantu politikoak ia ereserki bilakatzeraino zabaldu ziren, eta arrakasta ezagutu zuen Urkok lehen urte haietan. 80.000 ale saldu zituen Hemen gaude diskoarekin.
Ez Dok Amairu taldearen hurrengo belaunaldikoa zen Urko. Iñaki Eizmendi, Gorka Knörr, Antton Valverde, Gontzal Mendibil, Pantxoa eta Peio, Hibai Rekondo eta Urko garaikideak ziren eta, gehiago, kantukideak. Abestia militantzia zen kantarientzat.
1978tik aurrera aldaketa txiki bat egin zuen bere ibilbidean. «1978 aldera, politikariak agertzen hasi zirenean, gu apur bat atzeratu eta, ordutik, nik neure bidea egin nuen. Musika gehiago zaintzen hasi nintzen» (2). Rock apur bat egiten hasi zen, baina baita Donostiako kantutegia lantzen ere, abesbatza kantuak eta kantu herrikoiak batez ere. Hala, arrakasta gutxiko pare bat disko atera ondoren —Goiherri (Zafiro, 1979) eta Biltzen (Zafiro, 1980)—, 1982an Donosti maitia (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa) argitaratu zuen. Hurrengo lana, Kaioen amodioa (IZ, 1984), irratietara heldu zen, “Jamaika irratia” singleari esker. Kantu herrikoiez osaturiko Bihotz bihotzez (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986) eta Sagardoa: betiko kantak (DAM, 1991) izan ziren bere hurrengo diskoak, denboraldi batez agertokietatik urruntzeko erabakia hartu aurretik.
Gerora musikan sartu-irtenak baino ez ditu egin. Hala, 1996an Urko canta a José Bergamín argitaratu zuen (Magna Music), eta 2003an eta 2005ean bilduma lan bana. 2003an hiru CDz osaturiko bilduma kaleratu zuen, Hemen gaude!! (DAM), bere ibilbideko 55 kantu aukeraturik. Eta bi urtera zuzeneko disko bat argitaratu zuen: Urko zuzenean: La Trini, Donostia (DAM, 2005). Trinitate enparantzan eman zuen lehen kontzertu haren 30. urteurrenean leku berean egindako kontzertua grabatu zuen Urkok eta DVDa ere atera zuen. 30 urte horietako 25 abesti ezagunenak eman zituen zuzeneko diskoan Urkok.
Gu Gira kantaldian parte hartu zuen 2011. urtean eta Argentinara maiz joaten da kantatzera.
Testua: Ainara Gorostitzu
ABESTIAK:
Usurbilgo eliza (zuzenean)
Herriaren alde (zuzenean)
Kaioen amodioa (zuzenean)
Zuretzat Galicia
Besoak egan (zuzenean)
Kanta behar nuke (zuzenean)
Ez dut nahi gehiago (zuzenean)
¿Que no soy de mi tiempo? (zuzenean)
Vinicius lagun (zuzenean)
Natali (zuzenean)
Nor nintzen ni (zuzenean)
Donostiako hiru damatxo (zuzenean)
Oi nere zoragarria (zuzenean)
Zu ere maite izan zaitut (zuzenean)
Txakolina (zuzenean)
Guk euskaraz (zuzenean)
¿Por qué? (zuzenean)
Maite, maite, maitia (zuzenean)
ABESTIAK:
Oraindik ere
Usurbilgo eliza
Gure artetik izkutatuak
Agur Euskal Herriari
Gure lagunei
Azken txanpa
Bernardori
Lehenengo ikasgaia
Araba
Sagastira
Zu ere maite izan zaitut
Kaioen amodioa
Nor nintzen ni
Ameriketara joan nintzan
Zugana Manuela
Oi! Nere zoragarria
Donostiako hiru damatxo
Quisiera ser alcalde
Nere maitiarentzat
Itxasoa laino dago
Kaia barrenian
Artillero dale fuego
Peio Joxepe
Guk euskaraz
2003
ABESTIAK:
Nor nintzen ni
Lehenengo ikasgaia
Haurrak hiltzen
Agur Euskal Herriari
Utzi pakean
Sagastira
Gure azken helburua
Guk euskaraz
Maite maite maite
Oraindik ere
Gure artetik izkutatuak
Aizearen egalak
Gure lagunei
Kanta behar nuke
Irabazi dugu
Bernardori
Zeru galduak
Zuretzat Galizia
Goiherri
Bizitzako geltokian
Besoak egan
Zu ere maite izan zaitut
Makulu batez gazte
Azken txanpa
Gora gure errege
Kaioen amodioa
Vinicius lagun
Ez dut nahi gehiago
Jamaika irratia
Natali
Aitatxo
Itxasoa laino dago
Nere maitiarentzat
Oi! nere zoragarria
Zugana Manuela
Artillero dale fuego
Ameriketara joan nintzan
Pello Joxepe
Nere amak baleki
Quisiera ser alcalde
Iriyarena
Goizeko izarra
Ikusi nuenian
Itxarkundia
ABESTIAK:
Nada no es nada
De paseo
Si no he tenido en mi vida
Horas claras
¿Que no soy de mi tiempo?
Tocando está la campana
Tantísimos caminos
Señor
Caminos del tiempo
Por qué??
ABESTIAK:
Donostiako hiru damatxo
Kaia barrenian
Itxasoa laño dago
Maritxu nora zoaz
Nere maitiarentzat
Oi nere zoragarria
Zugana Manuela
Artillero dale fuego
Ameriketara joan nintzan
Pello Joxepe
Nere amak baleki
Quisiera ser alcalde
Iriyarena
Goizeko izarra
1986
ABESTIAK:
Ameriketara joan nintzan
Nere amak baleki
Goizeko izarra
Peio Joxepe
Quisiera ser alcalde
Aurtxo seaskan
Nere etorrera lur maitera (Ara nun diran)
Iriyarena
Ikusi nuenian
Itxarkundia
1984
ABESTIAK:
Kaioen amodioa
Vinicius lagun
Ez dut nahi gehiago
Poztu hadi
Otsoen gaua
Jamaika Irratia
Natali
Aitatxo
1982
ABESTIAK:
Nere maitiarentzat
Oi! Nere zoragarria
Maritxu nora zoaz
Itxasoa laño dago
Loa-loa
Donostiyako iru damatxo
Kaia barrenian
Agur Euskal-Erria
Artillero dale fuego
Zugana Manuela
1980
ABESTIAK:
Maite, maite, maitea
Usurbilgo eliza
Guk euskaraz, zuk zergatik ez
Kanta behar nuke
Gure lagunei
Makulu batez gazte
Azken txanpa
Bizitzako geltokian
Goiherri
1979
ABESTIAK:
Goiherri
Bizitzako geltokian
Besoak egan
Zu ere maite izan zaitut
Makulu batez gazte
Azken txanpa
Herri bat
Ganbararen bakardadean
1977
ABESTIAK:
Nor nintzen ni
Haurrak hiltzen
Lehenengo ikasgaia
Maite, maite, maite
Agur Euskal-Herriari
Utzi pakean
Gurdi baten barruan
Gure azken helburua
Guk euskaraz, zuk zergatik ez
ABESTIAK:
Guk euskaraz, zuk zergatik ez
Maite, maite, maite
Agur Euskal-Herriari
Oraindik ere bentzutu genezake
Gerrileroen abestia
Usurbilgo eliza
Gure artetik izkutatuak
Herriaren alde
Aizearen egalak
Gaua, aizea, euria