Joan zinen
itsasoz bestaldera.
Uste baino
gauze geihago utsiaz.
Utsi zenituen
Gauza guztientzat
ez zen lekurik
lurralde berrian.
Ezin bueltatu,
beranduegi da zuretzat.
Oroitzapenak
badatoz burura.
Eta zure begiak
ikusten ditudanean
konturatzen naiz.
Iraganera itzultzea
Ezinezkoa dela
konturatzen naiz.
Isiltasuna
entzun nai ez zenuen
erantzun bakarra.
'zergatik malkoak?'
'zure zain nengoen
urte guzti hauetan.'
Mundu hontatik
ihes egin baino lehen,
aurre egin diezaiegun
atzean utzitako momentuei.
Eta zure begiak
ikusten ditudanean
konturatzen naiz.
Oraina bizitzea
ezinbestekoa dela
konturatzen naiz.
Eta zure begiak
ikusten ditudanean
konturatzen naiz.
Etorkizunak ere
ihes egingo duela
konturatzen naiz.