Denak badio izango denari inbidia,
Itxaropen indartsuz beterik delako.
Existentziak ez du merezi irria,
Geroaren oparien zain zaudelako.
Gure ametsak, aske garen seinale
Eta hala ere, ez dira debalde.
Zure ametsak, aske zaren seinale
Baina hala ere, preso buka zenezake.
Errealitatetik irtetzeko aterik ez da
Eta leihotik ihes egin duzu,
Eta zuretzako sortutako paradisuak
Bizi honekin zorretan utzi zaitu.
Ez da egun beltzik
Zure kale kantoietan,
Ez da beldurrik
Mundu irreal honetan,
Sakon arnastu
Asfaltotik urrun bidaiatu.
Eta lur hartzean, ez min gehiegi hartu.
Eta lur hartzean...