Begira, sartu da maiatza,
Zabaldu du betazal urdina portuan.
Erdu, aspaldian ez dut zure berri izan,
Ikarati zabiltza.
Erdu eta egingo dugu berba betiko kontuez,
Atsegin izatearen balioaz,
Zalantzekin moldatu beharraz,
Barruan ditugun zuloak nola bete.
Erdu, sentitu goiza aurpegian,
Goibel gaudenean dena irizten zaigu ospel,
Adoretsu gaudenean, atzera, papurtu egiten da mundua.
Denok gordetzen dugu betirako besteren alde ezkutu bat,
Dela sekretua, dela akatsa, dela keinua.
Erdu, larrutuko ditugu irabazleak.
Erdu nirekin, herriz aldatu nahi dut,
Nire gorputz hau albo batera utzi
Zurekin batera maskor batean sartu.
Erdu, zure zain nago.