Zail egin nitezkeen gauzak zailago
gauez bizi naiz harrezkero
iluntzean jaioz, egunsentian hiltzeko.
Eta atzo gauean zuk esan zenidan
ez duela argituko
eta atzo gauean amaitu zen dena
biluzik geundenean.
Lurrindu egin nahi dut, lainoetan hegaz egin
eta gaua heltzean zure gorputza busti
Goizean desagertzeko.
Eta atzo gauean zuk esan zenidan
ez duela argituko
eta atzo gauean amaitu zen dena
biluzik geundenean.
Ilargiaren "flash"ak hilezkortu zuen gaua, betirako.
Ez gara berriz esnatuko! (bis)
Eta atzo gauean zuk esan zenidan
ez duela argituko
eta atzo gauean amaitu zen dena
biluzik geundenean.
Ez gara berriz esnatuko! (bis)