Atxetan ostuko naiz
Marea jaustean
Arrakaletan bideak haztean
Ortzimuga sartu zait
Lehiotik eskatzera
Betiko berdinak izan ez gaitezan
Badoa itsasoa eta ni haren zain
Mila aldiz hustu nazan
Badoa ilun labarra eta ni haren sai
Beste hamaika aldiz harrapa nazan
Orain, nor da amildegia?
Harriskua izateko jaio naiz
Bizitzeko lurrikaren ahoan
Harriskua izateko jaioa naiz
Erortzeko lurjauzien altzoan
Egarriz banengo Ameriketan
Desitsasteko zure saihetsetan
Negarrez banengo Ameriketan