Eta hari galdetu nion
Inoiz itzuliko al diren
infinitura bidaltzen dituzun
begi hoiek.
"Ez ezazu berriz
bere izena aipatu,
Sugearen itzalak
besarkatuko zaitu".
Nor da gezurretan dabilen hori?
Eraman dezatela basamortu amaigabera.
Pentsalari handienen magalera.
Beraiek erabaki dezaten nor den eroa.
Eta ikusi nituen,
Heldulekurik aurkitu ez zuten
esku guzti haiek
urrunean galtzen.
"Ez ezazu berriz
bere izena aipatu,
Sugearen itzalak
besarkatuko zaitu".
Nor da gezurretan dabilen hori?
Eraman dezatela basamortu amaigabera.
Pentsalari handienen magalera.
Beraiek erabaki dezaten nor den eroa,
Non den geroa, gakoa, bizitzaren erroa.
Denok zuhaitz berdinaren itzalpean baikaude.
Noizbait baimenik izan baduzu,
orain da momentua. Hau da ordua.
Pentsamentu eta ekintzaren
artean aurkitzen den
espazio hutsean elkartuko gara.