Ah! Zikloak
Zirkulu itxi batean
bidaiatzen ari garenak
ez dugu espero aldaketarik
Norberaren bideak
zentzu bat hartu eta gero…
Ustekabean
heltzen da
berriz helmuga
ziklo berri baten hasiera
Ah! Zikloak
hasi eta amaitzen
Ate bat ixten denean
beste bat zabaltzen da aurrean
bidaia berri baten hasiera
aurrerantzean zer den jakiteko irrika
malenkonian bilakatzen da
atzera begiratu ahala
Bakarrik bizitzeak
ikaratu egiten nau
ohitura falta baino gehiago den kezka
Ah! Ene iragana
Zurekin gogoratzen naiz
gaueroko hotzetan,
bideak argitzeko,
iluntzen duenean
arnastu ahal izateko
itotzen naizenean,
desio hau eskatzeko
putz egitean