Lehenengo
egunetik oso argi
azaldu nion
itxurari kasurik ez egiteko
gauzak ematen duten bezalakoak
ez direla
Argira itsu joan zen
tximeleten antzera hegazka
bilatzera liluratzen zuen hori
Azkeneko
egunean oso argi
azaldu nion
itxurarekin bakarrik ez gelditzeko
gauzak ematen duten bezalakoak
ez direla baina
Argira itsu joan zen
tximeleten antzera hegazka
aurkitzera liluratzen zuen hori
Esan nion behin eta berriro…
Erre zen!
Itxurak
sorginduta