Pantailan hilotz bat,
pantailan hilotz bat,
eta zu hor begira,
pantailan hilotz bat.
Bakardade zibernetikoak
autobide pornografikoetan:
pantailan hilotz bat
hondartzan milaka
pantailan hilotz bat, hilotz bat.
Metadona emozionala
eta izaera merkealdian:
pantailan hilotz bat
hondartzan milaka,
eztulka gorpuak... itota, itota.
Pantailan hilotz bat
mugetan milaka
arantzdun hesietan... itota, itota.
Nortasuna kuarentenan eta arreta zilborrean
zerbait galtzearen beldurrez,
miseria klik batean, salaketa lehen postean
zerbait galtzearen beldurrez.
Animali bezatuek maitatzea ahaztu dute,
BEC gainezka dagoela gaztetxea hustu dute,
lubakiak Guggenheim-en, putreak zerua estaltzen,
historiala borratu eta gu geu nor garen ahaztu, ahaztu arte.