Ego sobredosien
astelehenetako ajea
lehertuko zaizu buruan.
Ahotik odola dariola
bere burua eusteko gai ez da,
estali nahi ez duen zuloa,
estali nahi ez duen zerraldoa,
ego sobredosien
ego mozkorraldien
astelehenetako ajea,
zure bizitzaren
turista alper bat
besterik ez zara.
Zubiaren bi ertzetan sua
eta zu nora jo ez dakizula,
zeharo hutsa duzun ahotsa
hegoak haize izateari utzi diola,
ego sobredosien,
ego mozkorraldien
astelehenetako ajea,
zure buraren
itzultzaile trakets
besterik ez zara.
...eta horrela maldan behera bota dugu
geratzen zitzaigun harrotasun apurra.
Den-dena, dena erauzi zaionaren harrotasuna,
gutariko bat izatearen harrotsauna.