2021.09.02
Tzar

Tzar

Zerbait esateko gai

Izan ahotsa zerbait esateko gai,
izan begia hitzak iltzatzeko gai.
Arnas estua, ahizpa baten aienea bularrean,
lixtu, odola eta bilisa nahasirik haginetan.

Zein aho, begi, bular duzu urratuko?
Zein duzu berriz joko harro asetzeko?

Hitzik gabeko oinaze biraoa begietan,
esteak jaten dituen egia hitz bakarrean.
Izan adore entzun nahi ez duzun horrentzat ere.
Izan kemena ehunka egunsenti oldarkorren pare.

Zu! Gizon zigor gabe.
Zu ator zuriko, to mila urteko zama eta osinean ito.

Izan adore entzun nahi ez duzun horrentzat ere,
izan adore inork entzun nahi ez duenarentzat ere.