Hau ez baita izango adiskideak egiteko kantua,
lurpeko itzaletan deserria bilatu nahiez
loakatzetan murgiltzen diren kosmonautak,
lekeitioko aieneak eta azken hatsez doinuztatutako seaska kantak,
jaioberritzerik ez eta harakiriaren aiztoa
izan bertzerik gelditzen etzaion kantua.
Itsu eta ilun, zurbil eta mehe,
herren bezain zurbil eta mehe.
Hildako heroi zurbil eta mehe,
martir antzu, zurbil eta mehe.
Luze eta astun zuen berba erreak paper bustietan.
Eta erauzi nauzu, bota gaituzu.
Dizdira iheskor baten semeak,
plusbalia kulturalen putrekumeak,
behartu gaituzue izatera sorterrian arrotzak.
Herrian arrotzak.