2021.09.02
Tzar

Tzar

Balaztak grabitatearen aurka

Gasolina tanta suak irensten du lurra ukitu baino lehen.
Suziri bat galaxian, kosmosean txinparta mutu bat besterik ez.

Tranpa bat dela diozu, arazo bat, lepoan mailukada gor bat.
Argi izpi bakarra da kornea erretzen dizun hori berbera.

Grabitatearen kontra ez da aski balaztik,
lurrikara hankaz gora, ez da aski balaztik.
Sabelean zulo beltza, ez da aski balaztik,
ubidea burmuinean, ez da aski balaztik
gu gelditzekorik.
Denbora lehortzen hareazko erlojuan.
Libre izatea maitea defendatzea bada esaidazu zuk zer
duzun orain maiteago, lur eskukada hau
ala opio apur bat gehiago.
Autonomia apur bat gehiago?
Gerra galduan bala bat gehiago?
Biluztutako errege bat gehiago?

Anestesia apur bat gehiago?
Azken guda dantza bat gehiago?
Amaren hilobi epelean lore zimelduen ohe heze bat gehiago?