TZA!

TZA!

  • 2021
  • Folka

Eguntto batez nindaguelarik

Egüntto batez nindaguelarik maitenareki leihuan,
erran ükhen niriozün hura niala goguan;
ene phena doloretzaz pietate har lezan.

Zure phena doloretzaz pietate badit nik;
ene khorpitz trixtiareki eztirot eman plazerik:
zelin promes emanik nago Jinkoari lehenik.

Oro eijer oro pollit zü zira, ene maitia;
Zure eskütik nahi nikezü bizi nizano ogia,
eta gero ni nükezü zure zerbütxaria

Eniz, ez ni haiñ eijerra, nula erraiten beitüzü;
Mündü huntako eijerrena, berthütia lükezü;
hari ogenik egin gabe, othoi, maitha nezazü;

Ene maite bihotz gogor, ezpiritü zorrotza;
orai dizüt, orai, ikhusten etzitzakedala goga;
amodioa ützi eta indarrez dügün boroga

Jaun gaztia, othoi, pharka, haur gazte bat ni nüzü;
Zuri arrapostü emaitez debeiatürik nüzü;
erran delako indartto hura bestetan enplega ezazü.