2016.10.14
Txuma Murugarren

Txuma Murugarren

  • 1964
  • Errenteria (Gipuzkoa)
  • Pop-rocka

Atzera

Aste Nagusia 25 urte (Askoren artean)
 

Aste Nagusia 25 urte (Askoren artean)

2002


Gona motzeko gau laburrak(Hitzak eta musika: Txuma Murugarren)
facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


GENEROA

Hitzak eta doinuak bat egitetik sorturiko osotasunaren emaitza gisa hartzen bada kantua, Txuma Murugarren kantu egile petoa da, bata eta bestea loturik baitaude ezinbestean haren sorkuntzan. Galeraz, denboraren iraganaz, heriotzaz, arroztasunaz, galdutako xalotasunaz eta bestez idatzi ohi du Murugarrenek, eta gehienetan goibel, malenkoniatsu eta gazi-gozoak suertatzen diren doinuekin janzten ditu hitzak, ahots lakarrez abestuta. Hala ere, tarteka beste idazle batzuen poemetara ere jo izan du; Karmelo F. Gañan, Angel Erro eta Xabi Bordaren poemetara, adibidez.

136

Txuma Murugarren.

Gipuzkoarra izan arren, Bizkaian eman ditu Murugarrenek bizitzako urte gehienak. Ortuellan sortu zuen, hain zuzen, Sasoi Ilunak, beste lagun batzuekin batera. Ez zen izan Murugarrenen lehen taldea, baina bai, ordea, oihartzun handiena lortu zuena. Batez ere, 90eko hamarkadaren amaiera aldera izan zuen taldeak oihartzuna. Bere diskorik entzutetsuena kaleratu ostean —Harakina (Oihuka, 1998)—, taldea gelditu egin zen berriz, eta Murugarrenek bakarkako bideari ekiteko baliatu zuen unea, Oihuka diskoetxearen bultzadaz. Nahiko modu azkarrean eta Lau Behi taldeko musikariekin grabaturiko disko batekin aurkeztu zen bakarlari gisa, Nire leihoak diskoarekin (2000). Lan akustikoa eta biluzia zen, oinarrizkoa, apaingarririk gabekoa, Murugarrenek hurrengo urteetan eskaini behar zuenaren lehen zirriborroa. Sasoi Ilunak taldearen azkenengo lanak izandako harrera onak lagundu zuen Nire leihoak ere arretaz hartua izan zedin.

Haatik, hura abiapuntua izan zen. Murugarren ez zen bertan goxo geratzeko prest, eta, hurrengo diskoa lantzeko, Rafa Rueda gitarristarengana (PI.L.T.) jo zuen, aldaketaren bila. Harekin eta Jose Lastra soinu teknikariarekin landu zuen  Hegazkinen arima (Gaztelupeko Hotsak, 2001) diskoaren soinu elektriko, trinko eta korapilatsua, ekoizpen lan handiaren emaitza. Hurrengo lanetan galdu ez den ukitu iluna estreinakoz eta indartsu ageri da disko horretan. Musikari taldea ere guztiz berritu zuen; Txarli Solanok (PI.L.T.) eta Arturo Garciak osatu zuten oinarri erritmikoa.

137

Txuma Murugarren, “Nire leihoak” diskoa aurkeztu zuenean. (Berria)

Rueda eta Murugarrenen arteko elkarlanak segida izan zuen Gauak, neskak eta maletak hirugarren diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2003). Aurrekoaren aldean soinua arindu egin zuen Murugarrenek lan honetan, baina berriz ere bere mundu intimoa islatu zuen abestietan, hori interesatzen baitzaio gehien sortzaile gisa. Gitarretan oinarrituriko pop disko honetan hurrengo urteetarako musikari taldearen bizkarrezurra finkatu zuen Murugarrenek: Rafa Aceves (pianoa; Mamba Beat), Ekaitz Hernandez (baxua; Split 77) eta Natxo Beltran (bateria; Atom Rhumba).

Diskotik diskora gauza berriak saiatzeko kezkak bultzatuta, laugarren diskoa,  Nire anaiaren kotxeko argiak (Gaztelupeko Hotsak, 2004), Templar & Birdy musika elektronikoko sortzaileekin landu zuen. múm, Lali Puna eta beste talde batzuen eraginez, indietronica delakoaren esparruan sartu zen Murugarren, egitura klasikoko pop kantuak elektronika minimalistarekin osatuz. Berriz ere lan ausarta egin zuen Sasoi Ilunak taldeko abeslari ohiak.

1995

‘Nire kotxeko argiak’ argitaratu zuen 2004an. (Andoni Canellada / Argazki Press)

Lau disko errenkadan kaleratu ondoren, hurrena patxada handiagoz hartzea deliberatu zuen, eta beste proiektu batzuetan murgildu zen. Horrela, Rafa Rueda eta Petti lagun hartuta,Hauxe grabatu zuen (Gaztelupeko Hotsak, 2006), hiru kantari eta musikariek partekaturiko diskoa. Halaber, Julen Gabiria idazlearekin batera, Mathilde maitatzeko moduak ikuskizuna taularatu zuen: Murugarrenen kantuetatik abiatuta, Mathilde izeneko pertsonaiaren inguruko istorio bat asmatu zuen Gabiriak, musika eta literatura uztartzeko.

Marjinalia (Gaztelupeko Hotsak) kaleratu zuen 2007an. Gutako bakoitzaren baitan bazterturik bizi diren pertsonaiek osaturiko lurraldea da Murugarrenen marjinalia. Soinu garden eta organiko batean oinarriturik, askotariko eraginak bildu zituen Murugarren lan horretan: pop klasikoa, folk iluna, Europako ekialdeko musika, kabareta…

B aldeko kantuak diskoan (Gaztelupeko Hotsak, 2010) 60ko hamarkadako singleetan B aldea osatzen zuten kantu ahantzi eta “inperfektuen” aldarrikapena egin zuen Murugarrenek.

ANGEL_UNZU_-_TXUMA_MURUGARREN

Angel Unzu eta Txuma Murugarren, elkarrekin grabatutako diskoaren aurkezpenean.

Bere azken diskoa 14 abesti eta hamahiru istorio txiki (Gaztelupeko Hotsak, 2013) da, Angel Unzu gitarristarekin ondutako lana. Lehen aldiz hitzak idazteaz eta abesteaz baino ez da arduratu Murugarren, eta Unzuren esku utzi ditu musikaren sorrera eta moldaketa lanak. Hortaz, musikalki ezberdintasun batzuk ekartzen ditu disko horrek Murugarrenenen ibilbidera. Buffalo rock taldeko kideekin grabatu zuten diskoa Unzuk eta Murugarrenek.

Komunikabideetan ere aritutakoa da Murugarrenen. Kantu bat abiapuntutzat hartuta, astero zutabe bat idazten zuen Berria egunkarian; horietako batzuk Larrialdietako irteera liburuan bildu zituen (Paper Hotsak, 2006). Halaber, Bilbo Hiria irratian Musikabla saioa aurkezten du.

Testua: Jon Eskisabel

Berantetsita

Berantetsita

  • Bideo muntaketa: Goibel Uxoak
  • Jatorrizko irudiak: Shqipëria në vitin 1972 bideotik aterata daude.
  • Jatorrizko bideoaren zabaltzailea: FM Images Albania

Atzera

Paperezko Kontzertuak

Atzera

Gozo eta hits

Atzera

Zerbait ari da gertatzen hor

Atzera

Apurrak galtzetan

Zuz: Luis Vil

Atzera

Dirua falta bazaigu (zuzenean, Azkaine)

Egilea: Mario Antolin

Atzera

Egun handia (Kafe Antzokia, 2017/02/23)

Atzera

Berantetsita

  • Bideo muntaketa: Goibel Uxoak
  • Jatorrizko irudiak: Shqipëria në vitin 1972 bideotik aterata daude.
  • Jatorrizko bideoaren zabaltzailea: FM Images Albania