2021.03.18
Txorroskilo

Txorroskilo

  • 2013 - 2019
  • Donostia, Zubieta (Gipuzkoa)
  • Punk-rocka

Katarsi I

Orainaren antidotoaren formula ez det esango, pertsona bakoitzak, paranoiak tarte, bere historio propioa daukalako
Harreman baten gidalerroak emateko ezgaituta nago, zirkulu batean, ni ta zure artean, bi istoriren elkartzuta naizelako.

Putasemeak, ongia, gaizkia, sexua, droga eta morboa
Egia ta gezurraren espektroaren paradigmak dira

Heroi moderno adituak besteen goraberez espekulatzen
Ezer ez da ziur eta dena izan liteke posible.

Istorio propio bat morboak irentsita, belarriak alper…
Kotilleo bat kondaira bihurtuta, zer esan, zer..?

Zenbatekin amaitu, paloak ahazteko berriz? Ametsgaiztotan ito eta igerian nekatu haiz...
Arma beltz hau ta hi!
Baina eskuak garbi, ez dek kontzientzia arazorik.

Bakarrizketa maila honen lerroak, zirriborrotan soilik ulertzen dira
Bera izango naiz, baina ez lehengo hura; ukabilak berriro estutzen ditut
Monigote hori neretzat hilda dago, ta indarra ematen dit.

Ez bota kulpa destinuari, zuen gainbeheraren erantzule zarete.
Orainaren prezioa ordainduz, urduritzen maiz
Nostalgiaren etsai ta biktima bihurtzen naiz
Odoluste organizatu batean sartu nahi banauzue,
Badakit zenbat berun behar den zuek denak deusezteko.
Hilerri handi hontan preso, bizirik dago nere gorpua
Denek porkulo eman ondoren, antisoziala heu izango haiz.

Ta non da Katarsi orain? Biharko egunarekin datorrela dakit
Denborak ekarriko du baina… Non da Katarsi orain?

“K” dosi bat bilatzen jarraituko det,
Zauriak estaliz nere listuaz
Pistola eskuan ta begiak zorroztuta

Ez dit inork errex ihes egingo.