Entzun kanpaia hots hori, heroi zaharren porrota jada hurbil dabil
Ta ez dakit negar edo parre egin.
Duela ehunurteko bi, joan ziren haien ondarea gugan utziz,
Mendebaldar baldarren etikaren zama-aroa eraikiz:
Mende-baldarra.
Moda ta irudia, zantzu soziopata, dirua ta adorea, fama ta karisma
Ideia prefabrikatu-kadukatuen adibide dira,
Ez haiz izaki perfektu oraindik.
Hire nahi bakarra,
Eztabaida irabaztea da,
Altxa ta hemendik jun hadi,
Ez dek ezer ere garbi.
Gure hitzarmen kaletarra
Printzipioen errespetu bat da.
Nik hari ta hark niri zor dit,
Ta hortaz hik ze ostia dakik.
Komunitate baten dekadentzia morala ez da paja mentalean geratzen
Egolatren diskurtso fatikoak ditugu laudatzen.
Bitartean azkazalak jaten, ezin nau loak hartu lerro petral hauek idazten
Anti-heroien kolpe handia itxoiten.
Jainko apart hoiez nazkatuta nago,
Heroi modernoez oraindik gehiago.
Txiki-txikitatik inpotentzia zait zainetan egosiā¦
Ze balio du historia egiteak ez badegu ezagutzen gure existentziaren ekarpena..?
Hire nahi bakarra,
Eztabaida irabaztea da,
Nik hari ta hark niri zor dit,
Ta hortaz hik ze ostia dakik.
Mikro-sekta orok beti
Kontsigna bera abian jartzen dik
Heu integratu aurki,
Ala desintegratu hadi.