Txomin Larronde ‘TXO’ abeslari, gitarrista eta txalapartaria da. Txakun taldean aritu zen bakarlari moduan hasi aurretik. Txakunekin lau disko egin ondotik, opus bat ekoiztu zuen bere izenean 1999an. Geroztik, 12 urtez Euskal Herritik kanpo joan zen lan egiterat, Quebecerat, besteak beste. Itzultzerakoan, Foisis Jaunak taldean parte hartu zuen, kantari gisa. Egun, berriz bakarlari moduan aurkezten du bere azken lana, etxean ekoizturik.