Ez da argirik hain iluna
Inguratzen gaituena
Ez da gauarik hain beltza
Harreman gabeko munduan
Ez ostaturik ez bestarik
Ez hurbiltzeko parada
Zutarik maite ez ezaguna
Hain nahi nuke bainan...
Hemen orain gerorik ez
Zeruertzetik bistarik ez
Zero hutsik besterik ez
Zeru beltz izarrik gabe ere
Hain etxetan’ta hain barne
Sekula ateratu gabe
Nola egingo dugu ote
Omen datorren iraultza gabe
Hain etxetan’ta hain barne
Sekula ateratu gabe ni ere
Nola egingo nuke
Menperatzeko tenorean
Behar bada baliabide
Nuke denbora honetan barne
Gogoetatzeko nola
hori dena den bilaka(tu)
Ez da argirik hain iluna
inguratzen gaituena
Ez da gauarik hain beltza
harreman gabeko gorputzak
Orain errazu maitea
maitasun gabe azala
Hain beste bihurtu gira
hori dena den bilaka(tu)