Gauez egiten dut kanta
ilunaren mihisetan
‘ta beltzaren dirdira da
nire emazte bakarra
Ez da gelditzen sekulan
ispiritua korrikan
borobil etengabean
pentsaketaren balsean
Gorputza inarrosian
alde batetik bestera
Pozoina dago zainetan
burmuinara sapa igan
Begiak idekiz orain
Berantarekin orduak
Aintzinatu du denbora
Atzo bihar bihurtu da
Atzoko gau galdua
Berreskuratu nahian
Ondoko egun horietan
Atsemanen dut agian
Eta ezazula pentsa
Alferkeria dudala
Gauaren borobiletan
Lo egitea lana da…