Herri guztien artean
Paretak altxatzen dira
Bakoitzak bere bandera
eta besteendako miseria
Harri guztien erdian
eraikitzeko paretak
gorrotoaren harea
eta odolaren zimentua
Alegia deus ez
Alegia deus
Atzerritaren beldurra
Atearen gibelean
jakitatearen falta
eta iragana ahantzia
Berriz itzultzekoa da
Istoriaren memoria
Orduan berandu izanen da
eta gu peko errekara
Alegia deus ez
Alegia deus
Gerta ez balitz bezala
Segitzen gure bizitza
begiratu gabe inguruan
paretaren best’aldean
gelditzen den ondarkina
egon dadin usteltzera
Alegia deus ez
Alegia deus
Gure baratze bakarrak
dituen mila landareak
hazi beretik sortuak eta
Duten aberri bakarra da lurra