Ibilbide luzeko musikariek osaturiko banda da Tutan Come On. Oscar Conde ‘Kanda’ gitarristak (Neubat, Sorkun, Trumbo, Vice Presidentes) eta Ibon Salterain bateria jotzaileak (Bronze) osatzen dute egitasmo hau. Biko formatuan taularatzen dira, eta stoner-rockak eta punkak eskua elkar ematen duten giro bortitzetara bideratzen dute euren musika.