Zer da ikusten dena ispiluaren aurrean,
zarena edo nahi duzuna izan?
Zure azal disdiratsuaren azpian
izaki gris bat baino ez zara.
Zure gezurraren biktima hutsa,
azti txar baten trikimalu merkeak.
Kea besterik ez, hori nahi didazu saldu.
Erantsi mozorroa eta erakutsidazu egia.
Ezin zaitut begiratu eskatzen ari zaren begiekin.
Ezin zaitut elikatu bilatzen ari zaren gezurrekin.
Baliabideak agortzen ari dira,
ezin luzaroan gezurrari eutsi.
Laster agerian geratuko zara,
biluzik bidegurutzean.
Eta orduan argiak itzaliko zaitu.
Eta orduan dena egia izango da.