Batzutan konplikatua, bestetan errexa / Mina, irria, maitasuna, etsipena / Hainbat alde menpean hartzeko nahi / Ez beti gai / Biziaren gora-beherak jasan / Eta aintzina joan / Bestetan gelditua bidearen bazterrean / Nehor ez ukanez, lepoan hartzeko, segitzeko aurrera / Ta bakarrik senditu, ta herraz bete / Ta ezin barkatu, pentsatu, lo hartu / Ez dizut erranen, bizia errexa dela / Ezta ez zirela gai izanen / Bainan ez zazula sekulan ahantz / Hor naizela zuretzat / Handitu, jostatu, erori, negar egin / Kantatu, maitatu, haserretu, irri egin / Oreka, zure oreka atxeman eta mintzatu / Nerekin mintzatu, besteekin mintzatu / Zure oreka atxeman / Denbora hartu, eta itzuli / Egin duzunaren gainean / Eginen duzuaren aintzinean / Eta sartu biziaren dantzan