Uda giroko gau hortaz oroitu eta
Familia izango zen hura sortzen da
Ordutik hona segundu bakoitza exprimituz
Distantzia oztopo ta mugak gaindituz
Maite dugu gure
Zarata, zarata
Suge bat etzanda lurretik arrastaka
Izerdiz gaiznezka arropak bustita
Eszenatokian energi gaindosi bat
Bideari ekiteko beharrezkoa
Musika zale amorratuak
Barre algaretan adituak
Odol berekoak ez izan arren
Anaiak beti anai han eta hemen!