Honela heldu gera
hodeien garaiera
itsaso lurrundu, oroimen haize
berriz ere lurra hartu arte
Altueratik begira
memoriak utzitako haria
altueratik begira
soro zabal horietan txiki ikusten da garia
Non dira ametsak?
Non lortutako eztiak
galdutako aukerak
eguzkiak erreak, lasta danakin batera
Zer da ba, zer bada?
Iraungo gaituena
han geratzen dena
datozenen taupaden erritmo ozena
Azkenengo bidaian goaz
atzera begira