Aspaldi elgar ikusi gabe
Kafetegian bildu gira
Zer egin duzu? zein eder zauden
joan zinenetik Luzaidera
Nola ipuinetan aurkitu nuen
egien jabe zen sorgina
Nigan nuela mendeetako
begizko baten azken mina
Agur etxea Agur sendia
Joan nintzen minaz beste aldera
harrizko bihotz gaztigatu hau
leun zezakeen ibaian behera
Bizitza osoa eman duzunez
egia ezin ikusirik
Orizu ama ama birjin bat
begiak trapuz estalirik
Orizu aita harri trinko hau
ta zure herra hortan eman
Zure aitak zuri eman kolpeak
jo itzazu hor, ez neregan
Agur etxea Agur sendia
joan nintzen minaz beste aldera
harrizko bihotz gaztigatu hau
leun zezakeen ibaian behera