Eskutik dit mailia hartu
hesola lurrean berak sartu
Ardura nahi izan du
bizitza nere ordez gidatu
Zain nago, zainetan dago
Beste ego bat balego
zatituago
nindaike betiko
Zor diot hainbat bozkario
horrenbertze sufrikario
Halere barkatu diot
Zauritik odola baizik ez dario
Zain nago, zainetan dago
Beste ego bat balego
zatituago
nindaike betiko, betiko
Thierry Bizkari
Ortzaize Ospitalia, 2010 / 1 / 13
Donostia-Hendaia. 2015 / 8 / 12