2020.03.12
Thierry Biscary

Thierry Biscary

100 alargunen dantza

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Tatuaia (Donibane Lohitzune, 2020.10.18)

Tatuaia (Donibane Lohitzune, 2020.10.18)

Kanaldude herri telebistak grabaturik.

Muda

Muda

Irudiak eta errealizazioa: Stephane Etxegarai 'Etxe'

Dokumental laburra

Dokumental laburra

Egilea: Kulturaz

Atzera

Zapetagilea (Iruñea, 2018/04/05)

Atzera

Larrean amoroski (Baiona, 2018)

Egilea: Bideografik

Atzera

100 alargunen dantza

Egilea: Etxeko Prod

Atzera

Tatuaia (Donibane Lohitzune, 2020.10.18)

Kanaldude herri telebistak grabaturik.

Atzera

Muda

Irudiak eta errealizazioa: Stephane Etxegarai 'Etxe'

Atzera

Dokumental laburra

Egilea: Kulturaz

Manez eta Ñakosa

Ibiltzen hasi gara bideetan biak
Eskale tematzean munduko egiak
Eta maite ditugu lurraren hegiak :
Izarrez bete dira gure lau begiak !

Ezkondu ginen atzo, sasietan naski.
Sendia etorri zen, gutxi baino aski :
Tupina apurtzean, gaina eta azpi,
Ezpalak ziren urtez ehun eta zazpi !

Ezagutzen gaituzte Mari eta Manez
Etxez etxe bagoaz xamangoa janez
Bai eta ardo mikatz zakarra edanez
Buhameak garela bakea emanez !

Larruari josirik dugu hauts usaina
Euriak gogor jotzen digu buru gaina.
Beltzarana delarik neguaren zaina
Sasian gorde gara hotzez alabaina !

Eta udazken batez, ez ginen ohartu,
Etorri zen denbora, nolatan oldartu ?
Zazpi haurrak aldean gintuzketen hartu
Eta guztiak bortxaz giltza pean sartu.

Agur zare ederrak, agur xamangoak,
Agur jantzi zaharrak, agur fandangoak :
Astundu zitzaizkigun hats eta zangoak,
Ez ginen hemengoak, ez eta hangoak !

Manez eraman zuen tristezia latzak,
Maria aldiz poztu hiriko garratzak
Eta xakur ttipitto polit baten hatzak
Segituz bildu zuen Aturriko gatzak.

Itxaro Borda
Baiona. 2016 / 11