Pago usainez mundura sortua zinen,
Joana, Joana,
ama lurraren alaba.
Oinak lurrean erroak bailiran nekez
joana, Joana.
Iratze-hostoz hegoak egin zenituen
Joana, joana.
Hego haizeak iparra du beti amets,
Joanak,
bi zeruertz.
Orain ametsak dituzu baina lurrik ez,
joana
Orain libro zara baina, maiz, oroiminez
Joana, Joana.
Ta halabeharrez
saiak irribarrez
zertan ari zira
Joana negarrez ?
Joana, maitea,
kontsola zitea
ez baita erraza…
hegan egitea.
Joanarengan zerua ta lurra dira…
Uxue Alberdi
Orio. 2015 / 9 / 14