Bagenekien gau xoila,
bakardade erraldoia,
sentimenduen deboila
eta bizi-urrats doia.
suari ginen hurbildu,
amets bat ahalezkoa,
nahiz ilunbean bildu
egun beltzeko ezkoa !
kantua dena dolorez
atseginaire aldatzen:
iraupenaren kolorez
musua nizun galdatzen.
bilatzen nuen sutea
zure soakoan, ezti :
hautsa harrotu dutea
exilioz gaiten bezti ?
ahaidea nuen mintzo.
goiza izan arren urre
argia zartatu zintzo:
bide hori etzen gure !
bego beraz bihotzean
sugarren erre usaina,
txinkazu, bake hotzean,
eta inkatzaren zaina!
zohardia dut gogoan
oraidanikan idazten,
ari naiz negu osoan
dolu xumearen hazten.