Hasieran bertsioak jo arren, punk-hardcore kantuak sortzen eta kontzertuak eskaintzen ibili dira hamarkada batez The Lasai taldeko kideak. 2013an Eneko (Alboka, Garilak 26) sartu zen taldean eta are kutsu esperimentalagoa hartu zuten doinuek. Azken urteotan grabatutako single eta EPen testigantza da Egunsenti iluna bilduma, non post-punkak, post-grungeak eta sikodeliak bat egiten duten.