Itotzen ari nau inertzia hau
nik ezer egin gabe irensten nau
ez al du inor ikusten nire barne sua?
Beharbada zulo beltzak irentsiko zuen
Askotan eroriko gara, arrazoi zenuen
Mundua leku polit bat da, zurekin banago
Urruneko hiriak argiagoak dira
imajinatzen ditut haien bizitzak
eta hemengo kaleak txikitu dira
gaur beltzez jantziko naiz nire omenez
orduak, arratsaldeak, egunak
asteak, hilabateak, urte bat