Neguan sute bat izan zen
eta ez zen inor ere ohartu egin
izotzezko azalaren azpian dena erre zen
Elurra urtu egin zen
begietatik urjausian amiltzen
bihotzak lehortu egin ziren
eta eztarritik kea irteten zen
Sustrai bat bakarrik salbatu zen
eta kanpoan dena beltzez jantzi zen
orain kaltea nabaria da
hain mingarria
Su hartan dena erre zen