Egunon, berriz aurkeztuko naiz
jada egia da ez naiz pertsona berdina
azkenaldian askotan esan ohi didate,
inguruan
Bizitza etengabe doa aurrera
eta gu harekin arrastraka goaz
honaino ekarri egin nau saminak,
tristurak
Laberinto ilun batean galdu nintzen
Pentsamendu tristeak itsutu ninduten
Eta beldur haundi bat gailendu egin zen
Baina gaur itzuli naiz
Nintzena orain atzean utzita
bizitza berri bat eta hutsune haundi bat
ilusioak baino gehiago dira zalantzak,
desastre bat
Halaere pentsamendu bat mantentzen dut
Halaere oraindik ere ez naiz zutaz aldendu nahi