Gurea hiri zikin bat, hiri ilun bat
Izan zen denbora luzez
Baina orduko argiek iluntasun hortan
Dirdira eder bat zuten
Aurreko miserietan eraiki dugu
Aurreko bide okerretan, galduta
Bide grisetik
Zikinkeritik
Salto egin nahi dut orain
Ikusten dut plaza hutsik
Inor ibili nahi ez dituen bideak
Nor ausartzen da benetan
Bihotzaren kontaesanetan erortzen
Iritsi naiz, nere aurrean da amildegia
Zalantza haundien uretan nago
Dena ahaztu, salto egingo dut, salto egin behar dut
Bultzatzen nau beldur haundi bat, berriro.