Ibili naiz, hiri hontako bazter guztitan
ikusi ditut eraikinak, kaleak, lehioak
baina oraindik ikusle soil bat sentitzen naiz ni
antzezpenari buruz idazten
Aurkituko dut, elkar mintze honetan
ulertuko ez den argi izpi bat
nekatzen banaiz hartu nazazue
zuen esaldietan
Gaur aurreko, beste bankuan eseri gara
eta parkea ezberdin dirudi
hitzegiten pasatu diren une haietaz
gertakizunen mapa marrazten