Arin pasatu ziren
egun zoriontsuak
gordin erori egin zen egia
salbamentuzko ontzi bat
ametsez eraiki zuen
paper hutsez eginda
hondoratzen hasi zen
urrun eraman zuten
bizi korronte latzek
naufragioaren azken limitera
udako argazkitan
edari zein liburutan
ihes egiten zuen
hegan egin nahi zuen
Goiz batean logela deseginda
hotz agertu zen
esan gabekoaren damuaren pisua
eraman zuen
Banoa nahien eta agerikoaren arteko abagunea murriztera
Banoa ezerezaren oparotasunetik gabezien orubera
Banoa isilen oreka hauskorretik
Aske izatera, sentitzera