Batu dira isilik zirenak
kea dago kale nagusian
negarrik ez eta oihurik gabe
zilborretan ez dago erantzunik
Aurrez Aurre begiratuz duintasun gabeko leloei
Zamarik ez gainean eskuak hutsik
Barreneko sugarra izan ezik
Sutan daude harrokeri guztiak
erre dira zalantza gabekoak
bakerik ez, buruhausterik gabe
ozenago entzungo da barrena
Izango gara berriro gu koloretan
Izan behar dugu guztiok beste eztanda bat