Zaila da gure gainean
Egiaren zama eramatea, arrastaka, guregan
Zaila da ispilu baten gure kontraesanak
Gaizki estaltzen direla ikustea
Goizeko laino honetan lasai dago hiria
Isiltasunak esnatzen du zalantza
Zilborraren paradigman errotu gaituzte
Hoztasun hau da erretzen duen gezia
Nahiko nuke ikur bat
Nahiko nuke argi bat errepidean
Akats baten beharra
Akats baten beharra
Zalantzekin bizi beharra, gure esku dagoenean
Irtenbide bat asmatzea, besterik ez dagoenean