Gaur berriro, azkenaldian bezala,
izokinen bidean goaz
Zentzurik gabeko aurrera egite honek
lapurtzen digu denbora
Bada puntu atsegin bat ilunean
dena galduta badago
Erlauntza baten 4º solairuan
bertan hasi zen inflexio puntua hegaldia
Ez gara elezar honekin asetzen
uzkurtzen ez gaituenean
Handinahi baten beharraren aurrean
txikitzen ez garenean
Zerbait marratik kanpo erortzean
arinago ibiltzen da
Noizbait gutaz hitzegiten badute
harrituta izan dadila